XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Galtzagorriren oporrak

A. Udako oporrak zetozen.

Ez zegoen beste gairik...

- Ama maletak prestatzen ari da, oporretan joateko.

Eskolak amaitu bezain laster, herrira goaz esan zuen Iñakik.

- Ba gu ez gara joango aitak oporrak hartu arte azaldu zuen Joanak.

- Zer gertatzen zaizu, Jontxu?

Ez zoaz oporretan ala? galdetu zion Arratek.

- Oporrek triste jartzen naute esan zuen Jontxuk.

- Triste? Ez al daukazu gogorik zure lagunak ikusi eta egun osoan jolasteko? galdetu zion Kepak.

- Ez, ez da hori.

Triste nago Galtzagorri itzuli behar dudalako.

B. Haur guztiak zur eta lur geratu ziren, ez baitzekiten Galtzagorri itzuli behar zenik.

Momentu hartan, oporretako poztasuna kezka bihurtu zen...

- Zer esan duzu?

Ea, ea, Jontxu, azaldu hori... eskatu zioten lagunek.

- Hara... Mago batek utzi zidan Galtzagorri, baldintza batekin: oporrak hastean itzuli egin behar nion.

- Txantxetan ari zara, Jontxu... esan zuen Joanak.

Ez da posible... Galtzagorri betiko geratuko da gurekin....

- Horixe zen magoak eta nik genuen sekretua.

Horregatik ez dizuet ezer esan orain arte azaldu zuen Jontxuk.

- Zerbait pentsatu behar dugu... gehitu zuen Kepak.

- Bai horixe! esan zuen Julenek

Zerbait pentsatu behar dugu.

C. Egun batean, haurrak magoa ikustera joan ziren.

Magoa gizon zaharra zen.

Bizar zuri luze-luzea zuen, lurrerainokoa.

Oso atsegina zen.

Jontxu ikusi zuenean, laster ezagutu zuen:

- Jontxu! Zer moduz?... agurtu zuen magoak.

- Ongi, baina penatuta.

- Zure hitza betetzera al zatoz? galdetu zion magoak.

- Bai, baina... Ikasturtea hain arin pasatu da....

Gainera, asko maite dugu Galtzagorri... erantzun zion Jontxuk lagun guztien partez.

- Atera ezazue kaxatik...

Oraintxe esango dizuet zergatik utzi behar duzuen hemen.

D. Mago ona asko poztu zen Galtzagorri ikustean.

- Hurbildu belarriak Galtzagorriren bihotzera.

Zer entzuten duzue? galdetu zien magoak.

- Nik ezertxo ere ez erantzun zuen Julenek.

- Galtzagorriak pilen modukoak dira: agortu egiten dira.

Eta oporrak familiarekin ematen ez badituzte, hil egiten dira.

Ez al duzue zuek gogorik zuen familiarekin egoteko? esan zuen magoak.

Haurrak isilik geratu ziren.

- Etorri nirekin gonbidatu zituen magoak.

E. Magoak haitzuloko bazter ilun batera eraman zituen haurrak.

Argi bat piztu eta ate bat ireki zuen.

Galtzagorri sartuaz batera, beste galtzagorri asko atera ziren kaxetatik, Galtzagorriri musu ematera.

Haurrak txaloka hasi ziren.

- Hau poza! esan zuen Joanak barrez.

- Orain, entzun berriro Galtzagorriren bihotza... agindu zien magoak.

- Egia da!

Orain taupadaka ari da, pozaren pozez.

- Baina... ez dugu sekula ere ikusiko? galdetu zuten haurrek negarrez.

- Sekula, sekula... ez.

Nahi duzuenean etor zaiztezkete ikustera... esan zien magoak.

Eta orain, gozatu zuen oporrez galtzagorriek egiten duten moduan...

Gero, ikusiko dugu....

Galtzagorrik musu bat eman zion haur bakoitzari eta pozik joan zen beste galtzagorriekin.